AURKIBIDEA

ES     EN

Aurkibideko lerro hauetan EUSKAL TOPONIMIA MUNDUAN web orriaren funtzionamendua azalduko zaizu. Lan honen helburua munduko euskal toponimoak aztertzea izango litzateke.

Adibide moduan ZABALA toponimoa munduan zehar zabaldurik.

 

Menua honela dago osatuta:

HITZAURREA. Lan honen arrazoia edo filosofia azalduko zaizu. Toponimiaren eta substratuaren definizioa.

SAILKAPENA. Mapen edo toponimoen sailkapenaren zergatiaren azalpena. Mapen makro azterketa  atal honetan, mapa edo toponimo bakoitzaren azterketa edo irakurketa era honetara egin nahi da: toponimo edo leku izen bakoitzaren esanahia euskaraz, toponimo horren adibideak Euskal Herrian, toponimo horren itzulpena lau hizkuntzatan (gaztelania, frantses, ingeles eta aleman), Euskal Herritik kanpoko toponimo horren antzerakoak  mapa batean eta emaitzen analisia.

Botanika; ARTE, GURBITZ, HAGIN, HARITZA, LIZAR, OTE, PAGO, SAGAR, TXARA, URKI, ZUMAR.

Lurrarekiko lotura; AMIL, ARRO, AXPE, BASO, HARRI, HEGI, HORMA, KOBA, LANDA, LARRA, LATSA, LUR, MENDI, MUIN, OR, OSIN, SEN, UNA, ZELAI.

Eraldaketak; ARA, BIDE, BOLU, BURDIN, GISA, GORTA, MEA, OLA, SALA, SAROE, SOLO, URI, USA, ZUBI.

Deskribatzaileak; ALDE, BEHEKO, GAIN, GOI, SAKON, ZABAL, ZULUA.

Gorputz atalak; AHO, BEGI, BELARRI, BELAUN, BERNA, BESO, BIZKAR, BURU, GERRI, GIBEL, HANKA, IPUR, IZTER, KOKOTA-OKOTZ, LEPO, OINA, OISE, ORPO, SAMA.

Lan honetan euskararekin alderatuta zenbaterainoko antzekotasuna duten munduko izen horiek aztertuko dugu. Hiru kolore ezberdinekin mailatan bereiziko ditugu munduko toponimo horiek. Gorria, antzekotasun nahikoa, horia, antzekotasun ona eta berdea antzekotasun ederra.

ZONALDEAK. Mikro azterketa edo “Focus on” sail honen helburua, euskal toponimia agertzen den lurralde, herrialde edo zonalde interesgarri edo garrantzitsu jakin batzuen datu azpimarragarrienen mapen azterketa bat burutzea da.

Aurreko mapa guztien zonaldekako eta herrialdekako mapa interesgarri batzuk hauek dira:

Europan; Alemania-Austria-Benelux, Grezia, Norvegia-Suedia-Finlandia-Danimarka, Irlanda-Erresuma Batua, Italia, Suitza.

Asian; India, Txina (Tibet)-Nepal.

Afrikan; Mali, Somalia, Sudan.

Ameriketan; Kanada.

GEHIGARRIAK. Hizkuntzei buruzko hausnarketa.

Herriak, mendiak, auzoak eta bestelakoak atalean, Euskal Herriko herrien eta mendien izenak munduko beste leku batzuetan zelan errepikatzen diren ikusiko dugu mapa horietan.

Artxiboak atalean, Euskal Herriko toponimiaren lagin moduan erabili dugun Euskal Autonomia Erkidegoko edo Euskadiko leku izenen datu basearen lotura eta datu base horretatik ateratako toponimo bakoitzaren emaitzak PDF formatuan dauzkazu.

ONDORIOAK. Aztertutakoari buruzko galderak eta ondorio orokor batzuk.

BIBLIOGRAFIA. Erabilitako liburu eta bestelakoen zerrenda.

HARREMANAK. Harremanetan jartzeko gunea.

© 2017  Jose Mari Ugaldea Duralde

 

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi